Beste jarduerak

Ez dio axola scener bat zaren, gamer bat zaren, modding-a gustuko duzun, beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa alde batera.

  • Zinema-triviala
  • Marrazketa analogikoa
  • Etxekoa
  • Selfiekana

 

 Zinema-triviala

Zinemaren zale amorratua zara? Inork baino gehiago dakizu zinemari buruz? Edo filmen bat ikusi duzu eta probatu nahi duzu? Erakutsi zenbat dakizun GE16ko Zinemaren Trivialean; askotariko probak izango dira.

 

 Marrazketa analogikoa

Bai, ekitaldi teknologiko bat da, baina aukera izango da arkatza, papera eta behar izanez gero margo batzuk bakarrik erabilita zer egin dezakezun erakusteko ere. Gai bat jarriko dizugu, eta haren inguruan zer marraztu dezakezun ikusi nahi dugu. 

Gipuzkoa Encounter 15eko Marrazki analogiko irabazlea - Egilea: 'Khaossa'

 

 Etxekoa

Bizia sortzeko gai zarela iruditzen zaizu? Edo bizia izan dezakeen zerbait sortzeko gai behintzat? Hauxe da gure proposamena: etxean dituzun materialekin, ba... zera, bizia izan dezakeen zerbait sortzea, eta haren bizitza nolakoa izango litzatekeen azaltzea. 

 

 Selfiekana

Ez gara elkarren ondoan izango... baina, hala ere, elkartu egingo gara egoera/une/abagune bakoitzean selfie berezienak egiteko beharko duzuen informazioa emateko. 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch